domino erromanikoa

Mota: Domino-jokoak | Domino irudidunak
Kodea: 01097
Egilea: Santa María la Real fundazioa
Osagaiak
Hogeita zortzi fitxa, arte erromanikoko sei irudirekin eginak; 48 mm × 24 mm. Bat zenbakia: Pola de Lena-ko (Asturias) Santa Cristina eliza prerromanikoan dagoen cancellum (sareta) batean dago. Bi zenbakia: Gareseko (Nafarroa) Santiago elizako portada baten frisoan dago, harpia batzuei laguntzen. Hiru zenbakia: Zangozako (Nafarroa) Santa Maria La Real elizan, iparraldeko absidearen friso batean dago. Lau zenbakia: Benavente-ko (Zamora) Santa Maria del Azogue elizaren hegoaldeko portadako arkiboltetako batean dago. Bost zenbakia: Kantabriako San Martin de Elines elizako zimazio batean dago. Sei zenbakia: Kantabriako Raicedo herriko azken etxeetatik metro gutxira aurkitutako aztarna erromaniko batzuetan dago.
Deskribapena
Jokalariek fitxak lotu behar dituzte irudi berdineko aldeak elkartuz, eta fitxa gabe geratzen lehenak izaten saiatu behar dute.
Materiala
Alabastro-hautsa eta poliesterra.
domino-jokoak