Esapideak (Jokoen inguruko hitzak eta esaldiak euskaraz esaten laguntzeko tresna)

Jokoenean erakusten ari garen lanak urte askotako bilketaren ondorio da. Jokoak fisikoki eskuratu ditugu eta horiekin batera euren kokalekuak, jatorriak, etab, baina aldi berean jokoen alorreko beste eremu batzuk ere jorratu ditugu eta jorratzen ari gara, hala nola jokoen inguruko hizkera. Batean eta bestean topatu ditugun esaldiak biltzen eta oraingoz espainolera itzultzen ere ari gara, batez ere euskara jatorrean jokoen inguruan hitz egiterik dugula frogatzeko; oso ohikoa bihurtzen ari da konplexutasun gutxi edo asko duen oro gazteleraz esatea euskaraz hitz egiten ari garen bitartean.

Horrela aurkezten dugun excel fitxategian eremu desberdinak daude, batez ere "esapideak" eremua aberasteko. Hainbat kode eta zenbaki topatuko badituzu ere, horiek gure organizaziorako direla aitortu behar dizuegu eta interesik izanez gero gurekin harremanetan jartzea ere erregutzen dizuegu.

Ikus Artxiboa