dadorik ez!
No dice! (Dadorik ez!) David Wexler-ek asmatutako jokoa da, eta 2021ean Galison-ek argitaratu zuen.
Osagaiak eta hasiera
![]() |
Bost dadoen garapenak. |
Bost dado dira: lehenengo dadoak elkarren kontrako aurpegi hauek ditu: 1-2, 3-5, 4-6. Bigarren dadoak beste aurpegi hauek ditu: 0-2, 1-3, 4-5. Hirugarren dadoak hauek ditu: 2 - −, 3 - ÷, 4-5. Laugarren dadoa elkarren kontrako aurpegi hauek ditu: 1 - ÷, 6 - ÷, × - ×. Eta bosgarren dadoak hauek: 3 - −, 4 - −, + - +.
Dadoetan lau eragiketa aritmetikoen ikurrak agertzen dira: + (batuketa), − (kenketa), × (biderketa) eta ÷ (zatiketa).
Nahi adina jokalarik parte har dezakete.
Txanda bakoitzean, ahalik eta puntuazio txikiena lortzen saiatu behar da, dadoetako zenbakiak eta ikurrak ordenatuz, zero edo zerotik ahalik eta hurbilen dauden adierazpen matematiko logikoak osatzeko.
Arauak
Jarri 5 dadoak jokalari guztien erdian. Aurkariek puntuazioari eusten diote batak besteari, puntuazio-orriekin eta arkatzarekin.
Zein jokalari doan aurrena erabaki behar dute jokalariek. Txandak eskuinera, erlojuaren aurkako noranzkoan, joango dira.
Jokalariek 5 dadoak batera jaurtiz hasiko dute beren txanda. Jokalaria dadoak adierazpen matematikako logiko batean ordenatzeko gai bada, dadoak jaurtitzeari uztea edo berriro jaurtitzea aukera dezake, ahalik eta puntuazio txikiena lortzeko asmoz. Txanda batean, dado guztiak edo batzuk gehienez bi aldiz gehiago jaurti daitezke, hau da, jokalari batek ezin du 3 aldiz baino gehiagotan dadoak jaurti.
Jokalariek zenbaki positibo eta osoak ematen dituzten adierazpenak baino ezin dituzte sortu. Frakzioak edo zenbaki negatiboak ematen dituzten adierazpenak ez dira kontuan hartzen.
Jokalari bat bere adierazpenarekin pozik dagoenean, aurkariek bere puntuazioa egiaztatu eta puntuazio-orriari gehitzen diote.
Jokalari baten txandetako puntuazioak pilatzen dira. Jokalari batek 30 puntu edo jokalari guztiek adostu duten puntu kopurua lortzen duenean, jokotik kanpo geratuko da. Jokoak jokalari bakarra geratzen den arte jarraitzen du.
Adierazpen matematiko logiko bat 3 dadokoa edo 5 dadokoa izan daiteke.
3 dadoko adierazpena
ZENBAKIA + IKURRA + ZENBAKIA
Adibidea: 5 – 4
Adierazpen matematikoa | Gainerako dadoak |
![]() |
![]() |
Ezkerreko dadoek puntu 1 eta eskuinekoek 5 puntu ematen dituzte. |
Kasu honetan, gainerako bi dadoak ez lirateke adierazpenaren parte izango, eta bakoitzaren aurpegiaren balioa gehituko litzaioke jokoan dagoen adierazpenaren kenketari.
Batuketa-, kenketa-, biderketa- edo zatiketa-ikurrek 2 puntuko balio dute.
5 dadoko adierazpena
ZENBAKIA + IKURRA + ZENBAKIA + IKURRA + ZENBAKIA
Adibidea: 5 – 3 ÷ 0
![]() |
Adierazpen honen balioa 0 da. |
Joko honetan, edozein zenbaki bider edo zati zero egiteak 0 balio du!
Puntuazio hori zenbaketa orokorrari gehitzen zaio, eta hurrengo jokalariak bere txanda hasiko du.
Honelako itxura duen adierazpen batek ere balio du: 5 – (6 ÷ 3). Horrengatik guztira 3 puntu lortuko lirateke.
![]() |
Sei zati 3 2 dira, eta 5 ken 2 3 dira. |
Hirugarren jaurtiketa
Hirugarren jaurtiketan jokalari batek adierazpen bat egin behar du, baldin eta adierazpen bat egin ahal bada (3 dadoko adierazpen bat edo 5 dadoko adierazpen bat). Jokalariak ezin badu adierazpen bat egin hirugarren jaurtiketan, dadoen aurpegietako balioak gehitu eta zenbaketa orokorrari erantsi behar dio.
30 puntu edo hitzartutako puntuazioa lortu edo gainditzen ez duen azken jokalaria da irabazlea.
Bestelakoak
Probabilitateen ikuspuntutik, jokoa ez da orekatua ez zenbakiek ez aritmetika-ikurrek ez dutelako agerpen kopuru berdina. Taula honetan ikus dezakegu horien banaketa:
Zenbakiak | Agerpenak | Ikurrak | Agerpenak |
0 | 1 | + | 2 |
1 | 3 | − | 3 |
2 | 3 | × | 2 |
3 | 4 | ÷ | 3 |
4 | 4 | ||
5 | 3 | ||
6 | 2 |
Aritmetikari dagokionez, zati zero eragiketak 0 balioa izatea ez dator bat matematikako legeekin. Bestalde, parentesien erabilera inplizitua onartzea ondo dago, ez badu ere esaten aritmetikan erabiltzen den ikurren hierarkia errespetatu behar den.
Iturriak
Eskuko arauak: No dice!. Galison, New York.