domino hexagonala
Joko hau Eric Solomon software-ingeniari ingelesak asmatu zuen eta 1979ko udan agertu zen lehen aldiz Games & Puzzles aldizkarian.
Osagaiak eta hasiera
Domino hexagonala hemeretzi hexagramak osatzen dute. Hexagrama horiek neurri bereko hexagonoak dira, baina guztiak marrazki desberdinekoak. Hexagramak lortzeko, hexagonoak 0, 1 edo 2 lerroz zeharkatzen dira, hexagonoaren aldeen zentroak lotuz; bi lerroen kasuan, bi lerroek alde bera ukitu gabe.
![]() |
Domino hexagonalaren hemeretzi fitxak. |
Jokoa hemeretzi hexagramekin hiru hexagonoko aldeak dituen beste hexagono handi bat osatzean datza.
Helburu desberdinak izan ditzake, jokatzen den moduaren arabera.
![]() |
Ezkerreko fitxak ondo lotuta daude; eskuinekoak, aldiz, ez. |
Arauak
Hemeretzi hexagramak alde guztietatik egokiro konbinatuko dira; beltza beltzarekin, berdea berdearekin eta berde-beltza berde-beltzarekin, hain zuzen ere.
Hemeretzi hexagramek hiru hexagonoko aldeak dituen hexagono handiago bat osatu behar dute.
Jokoa zenbait eratara gara daiteke, jokalari-kopuruaren arabera.
![]() |
Leihoa eta ilargia antzematen dira irudian. Beste irudi batzuk, kapela napoleonikoa, oreina, etab. ere osa daitezke. Kolore berdea sei multzotan dago, eta beltza beste lau multzotan. |
Bakar-jokoa
Jokalari batek bakarrik joka dezake bakar-joko moduan, hainbat irudi osatuz (irudian leihoa eta ilargia antzematen dira zentroan, baina kapela napoleonikoa, oreina, etab. ere osa daitezke).
Fitxa bakoitzak (A fitxak izan ezik) bere negatiboa edo kolorez simetrikoa duenez gero, irudi simetrikoak osatzen saia liteke.
Osa al daiteke kolore berdea, adibidez, erabat jarraian duen irudirik?
Bi edo hiru jokalari
Kasu honetan zuzen batez erdibiturik dagoen hexagramarekin (A fitxarekin) hasi behar da jokaldia. Gainerako hemezortzi hexagramak nahasi eta jokalarien artean banatu egiten dira.
Osatu behar den hexagono handiak A fitxa edozein posiziotan izan dezake.
Jokaldia fitxa guztiak lehenbizi bukatzen dituenak edo, gehiago luzatu ezin denean, eskuetan fitxa gutxien duenak irabaziko du. Berdinketa ere gerta liteke, jakina.
Iturriak
José Luis Martín Montaño: https://www.geogebra.org/m/jxmztu3y