hue
Hue jokoa Chris Handy-k sortu zuen 2014an eta Perplex-ek argitaratu zuen.
![]() |
| Hue jokoaren fitxak: hasiera-fitxak, pozoi-fitxak eta ohiko fitxak. |
Osagaiak eta hasiera
Jokoak 30 fitxa ditu. Fitxek bost kolore erabil ditzakete: berdea, gorria, horia, morea eta urdina. Fitxa bakoitzak hiru zati karratu ditu, lerro zuri batez banaturik. Karratu horiek kolore batekoak izan daitezke edo kolore desberdinetako hiru zerrenda eduki. Bost fitxa hasiera-fitxak dira eta hiru zerrenda dituzte hiru karratuetan. Bost fitxa pozoi-fitxak dira eta kolore bakarra dute hiru karratuetan; erdikoan, pozoiaren ikurra dute. Gainerako hogei fitxa bi multzotan banatzen dira: hamar fitxa trinkoak dira eta kolore bakarreko hiru karratu dituzte; eta beste hamar fitxa zerrendadunak dira eta hiru zerrenda dituzte karratu bakoitzean.
Bi eta bost arteko jokalarik har dezakete parte.
Helburua ahalik eta eremu jarraitu handiena lortzea jokalariaren kolorearekin, fitxen karratuak eta zerrendak elkarren ondoan jarriz.
Arauak
![]() |
| Hiru hasiera fitxa mahai erdian jarri dira; jokalariei pozoi-fitxa bana banatu zaie, baita jokatzeko beste bost fitxa ere. |
Jokalariek fitxen banatzailea adostuko dute.
Banatzaileak pozoi-fitxak nahasi, ahoz behera, eta fitxa bana emango die jokalariei.
Ondoren, hasiera-fitxak nahasi, behera begira, 3 fitxa hartu eta ausaz diagonalean jarriko ditu, elkarren ondoan.
Ondoren, gainerako 20 fitxak elkarrekin ahuspez nahasi eta jokalari bakoitzari honela banatuko dizkio:
2-4 jokalari: jokalari bakoitzari 5 banatu (6 karta guztira pozoi-kartarekin).
5 jokalari: jokalari bakoitzari 4 banatu (5 karta guztira pozoi-kartarekin).
Erabili gabeko pozoi-fitxak, hasiera-fitxak edo bestelako fitxak alde batera utziko ditu, agerian jarri gabe. Ez dira partida honetan erabiliko.
Jokalariek pozoi-fitxa eta banatutako fitxak hartuko dituzte beren eskuetan.
Jokalari zaharrena hasiko da eta txanda eskuineko jokalariari pasatuko dio.
Jokalariek, beren txandan, fitxa bat jokatuko dute eskutik mahai gainera.
Fitxa bat mahai gainean jarri behar da, halako moduan non horren karratu bat mahai gaineko gutxienez beste fitxa baten karratu baten ondoan gera dadin. Ez da derrigorrezkoa elkartzen diren bi karratu horien aldeak kolore berekoak izatea.
Jokalari batek aukera du (ez nahitaezkoa) fitxa bat aurretik jokatutako fitxa baten zati bat estaliz jokatzeko. Fitxa bat estaltzean, jokalariak aurretik jokatutako edozein fitxaren heren zehatza (karratu oso bat) estali behar du.
Fitxa bat jokatu ondoren, ezin da inoiz mugitu.
Jokoak jarraitzen du, jokalari bakoitzak fitxa bat jokatuz, jokalari guztiek eskuetan fitxa bakarra izan arte. Jokalariaren eskuan geratzen den fitxa bere puntuazio-fitxa da. Bukaeran, jokalariek puntuak lortuko dituzte puntuazio-fitxaren hiru koloreen arabera, eta ez jokoaren bost koloreen arabera.
Pozoi-fitxak
Pozoi-fitxak jokoaren beste fitxak bezala jokatzen dira (edo puntuazio-fitxa gisa gordetzen dira). Hala ere, pozoi-fitxa bat bere erdiko karratua (buruhezurra eta tibia-gurutzea) kolore bereko edozein karratu osorekin edo zerrendarekin ukitzen duen moduan jokatzen bada, kolore-eremu osoak 0 balioa hartuko du. Pozoi-fitxak beste fitxek estal ditzakete, ohiko fitxak eta hasiera-fitxak bezala.
![]() |
| A jokalariak fitxa zerrendadun bat jokatu du bi hasiera-fitxaren ondoan. |
| B jokalariak berdintsu jokatu du bere fitxa zerrendadun bat. |
| C jokalariak fitxa trinko bat jokatu du hasiera-fitxa baten erdiko karratua estaliz. |
| D jokalariak ere entzera egin du bere fitxa trinkoarekin. |
![]() |
| A jokalariak beste fitxa zerrendadun bat jokatu du mahaiko bi fitxaren ondoan. |
| B jokalariak berdintsu jokatu du beste fitxa zerrendadun batekin. |
| C jokalariak pozoi-fitxa bat jokatu du mahaiko fitxa baten erdiko karratua estaliz. Pozoia karratu morean dagoenez, ondoko eremu morearen balioa anulatu egin du. |
| D jokalariak beste fitxa trinko bat jokatu du mahaiko fitxen ondoan. |
![]() |
| A jokalariak beste fitxa zerrendadun bat jokatu du mahaiko hiru fitxaren ondoan. |
| B jokalariak fitxa trinko bat jokatu du. |
| C jokalariak fitxa zerrendadun bat jokatu du mahaiko bi fitxaren ondoan. |
| D jokalariak fitxa zerrendadun bat jokatu du mahaiko fitxa baten ondoan. |
![]() |
| A jokalariak fitxa trinko bat jokatu du mahaiko bi fitxaren ondoan. |
| B jokalariak fitxa trinko bat jokatu du mahaiko hiru fitxaren ondoan. |
| C jokalariak fitxa zerrendadun bat jokatu du mahaiko fitxa baten karratu bat estaliz. |
| D jokalariak fitxa trinko bat jokatu du mahaiko pozoi-fitxa baten erdiko karratua estaliz. Eremu moreak berezko balioa berreskuratu du. |
![]() |
| A jokalariak fitxa zerrendadun bat jokatu du mahaiko hiru fitxaren ondoan. |
| B jokalariak bere pozoi-fitxa jokatu du mahaiko fitxa baten karratu bat estaliz. Orduan, eremu urdinak galdu du bere balioa. |
| C jokalariak fitxa trinko bat jokatu du mahaiko hiru fitxaren ondoan. |
| D jokalariak fitxa zerrendadun bat jokatu du B jokalariak jokatutako pozoi-fitxaren erdiko karratua estaliz. Eremu urdinak berezko balioa berreskuratu du. |
| Jokalariek karta banarekin geratu dira; beraz, partida bukatu da. |
Jokoaren amaiera
Jokoa amaitzen da jokalari guztiek fitxa bakarra dutenean eskuan. Jokalarien eskuetako azken fitxa (jokatu gabea) puntuazio-fitxa gisa erabiliko da. Puntuazio-fitxa honetako 3 koloreek zehaztuko dute jokalarien puntuazio osoa jokoan. Gainera, jokalari bakoitzaren puntuazio-fitxako erdiko koloreak (erdiko karratuarena edo erdiko zerrendarena) mahai gainean dagoen kolore horretako eremua handienaren balioa bikoiztuko du.
Jokalariek beren eskuko edozein fitxa aukera dezakete puntuazio-fitxa gisa. Jokoan zehar, jokalariek beren puntuazio-fitxa alda dezakete, informazio hori sekretua baita eta ez baita zehazten jokoa amaitu arte, fitxa bakarra eskuan duten arte. Jokalari batek pozoi-fitxa bat aukeratzen badu puntuazio-fitxa gisa, beste edozein fitxa balitz bezala puntuatzen du (erdiko kolorearen balioaren bikoitza puntuatuz, burezurra eta tibia-gurutzea alde batera utzita).
Koloreen balioa kalkulatzen
Kolore bakoitzaren balioa bere eremu konektatu handienean oinarritzen da. Kolore jakin bateko hainbat eremu egon daitezke, baina kolore bateko eremu konektatu handienak bakarrik emango ditu puntuak.
Karratu trinko bakoitzak 3 puntu balio du eremu konektatuan.
Zerrenda zati bakoitzak puntu 1 balio du eremu konektatuan.
![]() |
| Kolore bakoitzeko eremu zabalenen balioak honela geratu dira: eremu berde zabalenak 12 puntu; eremu gorri zabalenak 14 puntu; eremu hori zabalenak 10 puntu; eremu more zabalenak 15 puntu; eta eremu urdin zabalenak 15 puntu. |
| A jokalariak bikoitz puntuatuko du horia eta behin morea eta urdina: 2×10 + 15 + 15 = 50 puntu. |
| B jokalariak bikoitz puntuatuko du morea eta behin berdea eta horia: 2×15 + 12 + 10 = 52 puntu. |
| C jokalariak bikoitz puntuatuko du berdea eta behin horia eta urdina: 2×12 + 10 + 15 = 49 puntu. |
| D jokalariak bikoitz puntuatuko du gorria eta behin horia eta urdina: 2×14 + 10 + 15 = 53 puntu. |
| D jokalariak irabazi du partida. |
Berdinketa gertatuz gero, lehenago jokatzen hasi den jokalaria da irabazlea.
Iturriak
Eskuko arauak: Hue. Perplex.







