q memory
Joko hau LittleHouse BoardGames argitaletxeak diseinatu zuen 2023an. Argitaletxea José Sánchez-ek eta Fernando Campón-ek sortu zuten Cáceres-en (Espainia), eta 2020tik daramate jokoak sortzen, beste sortzaile batzuekin.
![]() |
| Jokoaren lauza desberdinak. |
Osagaiak eta hasiera
Jokoak lotura kuantikoko 18 lauza hexagonal ditu: hexagonoak berde, gorri, hori, laranja, more eta urdin izan daitezke. Lauzek, hexagonoen erdialdean, zirkulu beltza edo zuria dute. Hauek dira kopuruak: hexagono berde beltz eta zuri bana, hexagono gorri beltz eta zuri bina, hexagono hori beltz eta zuri bina, hexagono laranja beltz eta zuri bana, hexagono more beltz eta zuri bina, eta hexagono urdin beltz eta zuri bana. Atzealdean denak dira beltzak.
Joko honetan batetik seira lagunek har dezakete parte.
Helburua sei lauza ahoz gora jartzea da, lotura-arauak kontuan hartuz.
![]() |
| Partidaren hasiera. |
Arauak
Hartu 3 lauza pare, atzealdeko kolore berdinarekin baina nukleoaren kolore ezberdinarekin (nukleo zuri eta beltz bana bikote bakoitzeko). Sei lauza horiek nahasi eta ahoz behera jarri, ondoko irudian agertzen den moduan.
Nola jokatu
Agerian utzi ahuspez dagoen lauza bat. Ondoren, agerian utzi beste lauza bat eta zehaztu:
Lehenengo bi lauzen hondoen koloreak edo nukleoen koloreak bat badatoz, agerian utzi beste bat (lotura kuantikoa hasten da).
Ez hondoa ez nukleoa bat ez badatoz, LOTURA HAUSTEN DA. Jarri ahuspez agerian utzitako lauza guztiak eta hasi berriro.
![]() |
![]() |
![]() |
| Hondoen koloreak bat datoz. | Nukleoen koloreak bat datoz. | Loturaren haustura. |
Lotura kuantikoei jarraipena eman
Lotura kuantikoa hasten denean eta lehen baldintza betetzen denean, altxa ezazu beste lauza bat. Azken lauza horrek bat etorri behar du lehenago bat etorri ez den ezaugarriarekin:
Hondoen koloreak bat etorri badira, orain nukleoen koloreek etorri behar dute bat, azkeneko lauzetan.
![]() |
| Hondoen koloreak bat etorri dira hasieran; ondoren, nukleoen koloreak; eta hurrengoan, hondoen koloreak. Lotura zuzenak dira |
Nukleoen koloreak bat etorri badira, orain hondoen koloreek etorri behar dute bat, azkeneko lauzetan.
![]() |
| Nukleoen koloreak bat etorri dira hasieran; ondoren, hondoen koloreak; eta hurrengoan, nukleoen koloreak. Lotura zuzenak dira. |
Jarraitu horrela lotura kuantikoa osatu arte (lauza guztiak agerian utzi arte).
Edozein unetan baldintza betetzen ez bada, LOTURA HAUTSI egingo da. Jarri agerian dauden lauza guztiak behera begira eta hasi berriro.
![]() |
![]() |
| Loturen hausturak. |
Bi jokalari edo gehiagoko partida batean, hurrengo jokalariaren txanda izango da.
Partidaren amaiera
Jokalari batek lauza guztiak agerian uztea lortzen duenean, deskribatutako lotura-arauei jarraituz, partida irabaziko du.
![]() |
| Aurreratu aldaeraren hasiera. |
Aldaerak
Oinarrizko jokoaz gain, Q memory jokoak jokatzeko modua eta zailtasuna aldatzen dituzten hainbat aldaera proposatzen ditu.
Aurreratua
Oinarrizko moduko arauak jarraituko ditugu, baina oraingoan lauza kopuru bikoitza erabiliz (ez ditugu kolore-bikoteak errepikatuko aldaera honetan).
![]() |
| Maisu aldaeraren hasiera. |
Maisua
Joko modu honetan, oinarrizko moduko arau berberak jarraituko ditugu, baina oraingoan kuantu-zirkulu desberdinetako lauzak txandaka agerian utzi beharko ditugu.
Kontuz! 2. urratsean lotura-baldintza zehazten dugunean: kolore bereko hondoa eta nukleoa dituzten 2 lauza agerian uztea LOTURA HAUSTEKO arrazoia izango da.
![]() |
| Kondaira aldaeraren hasiera. |
Kondaira
Oinarrizko moduko arauak jarraituko ditugu lauza guztiak erabiliz.
Kontuz! Lotura-baldintza zehazten dugunean, kolore bereko hondoa eta nukleoa dituzten 2 lauza agerian uztea LOTURA HAUSTEKO arrazoia izango da.
Borroka
1. Bereizi lauza guztiak kolore-bikoteak errepikatu gabe.
2. Banatu lauzak jokalari guztiek kopuru bera izan dezaten (5 jokalariko partidetan, erabili 5 kolore-bikote bakarrik).
3. Jokalari bakoitzak bere lauzak ahoz behera jarriko ditu bere aurrean (edozein forman).
Jokalariek oinarrizko arauen arabera jokatuko dute, baina txanda beti beren lauza bat agerian utziz hasiko dute, lotura kuantikoaren hasiera gisa.
Are eta zailagoa
Agerian utzitako azken bi lauzen posizioa trukatuko dugu LOTURA HAUSTEKO baldintza gertatzen denean (joko modu guztietarako balio du).
Inoiz baino errazagoa
Jokatzen hasi aurretik, erakutsi lauza guztiak nahi duzun denboran (joko modu guztietarako balio du).
Iturriak
Eskuko arauak.











