qawale
Joko hau Roman Froger-ek eta Didier Lenain-Bragard-ek asmatu zuten 2022an, eta Gigamic-ek argitaratu zuen.
Sariak eta Ohoreak: Mensa-k gomendatutako jokoa 2023an, AEBn. UK Games Expo, joko abstraktu onenaren izendapena, 2023an. 5 Seasons, bi jokalariko nazioarteko joko onenaren izendapena, 2023an. Geeks d'ouro, urteko bi jokalariko mahai-jokoaren izendapena 2024an.
Qawale naturako bidezidor eta bideetan zehar harriak pilatzeko kultura batzuek duten tradizioan inspiratuta dago.
![]() |
| Qawale jokoaren hasierako posizioa. Erpinetan bina harri hori daude. |
Osagaiak eta hasiera
Taula 5×5 laukiko karratua da.
Zortzi harri argi, zortzi harri hori eta zortzi harri ilun daude.
Bi jokalarik hartzen dute parte. Jokalari bakoitzak kolore bateko zortzi harri hartzen ditu.
Partida hasieran, bina harri hori jartzen dira taularen lau erpinetan.
Helburua norberaren kolorea duten 4 harriko lerro horizontal, bertikal edo diagonal bat sortzea da.
Arauak
Bi jokalariek erabakitzen dute nor hasten den.
Jokalarien txandak bi urrats ditu. Txanda duen jokalariak taulako pilo bat aukeratuko du eta horren gainean bere koloreko harri bat jarriko du. Ezin du bere harri bat jarri lauki huts batean. Lauki batean harri bat badago, harri bateko piloa da. Ondoren, jokalariak fitxen pilo osoa hartu eta, azpiko harritik hasiz eta gaineko harriarekin bukatuz, ondoko lauki batean, ortogonalean, utziko ditu harri guztiak. Ezin du, atzera eginez, harri bat utzi duen laukira joan, baina lauki horretara beste bide batetik irits daiteke.
![]() |
| 1. urratsa: jokalari batek harri iluna goiko ezkerreko erpinean jarri du. 2. urratsa: erpineko hiru harriak ondoko laukietan utzi ditu banan-banan; gezi gorriek adierazten dute ezin dela atzera egin. |
Partidaren amaiera: lau harriko lerro horizontal, bertikal edo diagonal bat bere kolorearekin sortzen duen jokalaria da irabazlea. Horretarako koloreko fitxek piloen gainean egon behar dute.
![]() |
| Ezkerrean, bi jokalariek launa harri jarri dituzte taulan; guztira, hamasei harri daude: 8 hori, 4 argi eta 4 ilun. Erdian, harri ilunak dituen jokalariak harri ilun bat jarri du 3-2 posizioko harriaren gainean, bi harri ilun metatuz. Eskuinean, bi harri horiek, banan-banan, jarri ditu ondoko posizioetan, lau harri iluneko lerroa osatuz eta, beraz, partida irabaziz. |
Bi jokalariek beren harri guztiak taulan jarri badituzte lau harriko lerroa osatu gabe, partida berdinduta amaitzen da.
Kolore bereko lau harriko pilo bat ez da lerrotzat hartzen.
Iturriak
Eskuko arauak: Roman Froger eta Didier Lenain-Bragard, Gigamic.
https://boardgamegeek.com/boardgame/3190/quixo


