romayá - hamabosta
Jatorria tarahumarra da, Mexikon. Iparraldeko Tepehuar herriak ere ezagutzen du joko hau eta 46 eta 51 cm bitarteko makilekin jokatzen dute. Errebotatzen dutenean makilek hegan egiten dutenez, jokalariek nahikoa urrun esertzen dira.
Bere galerak ordaintzeko baliabideak baditu, tarahumar batek bi astez edo hil batez joka dezake, duen guztia, emaztea eta seme-alabak izan ezik, galdu arte. Berak joko-zor guztiak ordaintze ditu.

Materiala eta prestaketa
Bi jokalarik hartuko dute parte. Bion artean 23 zulo egiten dira. Hori lautada batean, 1×2 metro koadroko harri batean, egin ohi da.
Lau makil (dadoak), romálaka, erabiliko dira, alde banatan balio desberdinak adierazten dituzten koska batzuk dituztelarik.
Arauak
Jokalariak ezkerreko eskuan helduko die makilei, muturrak berdindu eta gero altxa eta aurreko harri lau baten kontra botako ditu, botea bere aurkariarengana emanez.
Makilak botatakoan emaitzen arabera mugituko dira damak (fitxak) taulan. Botatzeen balioak hauek dira:
- 10 puntu denak ahoz behera erortzen badira,
- 5 puntu denak ahoz gora erortzen badira,
- 3 puntu makil bat ahoz behera erortzen bada eta
- 2 puntu bi makil ahoz behera erortzen badira.
Horrez gain, makil bat soilik ahoz gora erortzen denean bere balioa.
Jokalariek dama bat edo gehiago erabil dezakete.
Lehenengo jaurtiketak damak taulan sartzeko dira. Gero jokalari bakoitzak, bere taktikari jarraituz, komeni zaiona mugituko du.
Irabazlea hasierako zulora bueltatzen den lehena izango da. Baina zenbait oztopo gainditu beharko ditu.
-
Amaieratik 15. zulora heldu eta gero, zenbaketa berria erabiliko du: 2 eta 3 puntuetakoek iraungo dute; 14koak 1 balioko du eta besteek balioa galduko dute.
-
Aurkariaren damak bere dama harrapatzen badu, dagoen zulora heltzen denean, harrapatutako damak hasiko du berriro ibilbidea.
-
Dama azkeneko zuloan dagoenean 14 botatzen badu, damak ibilbidea hasiko du 14 zenbatuz.
Iturriak
Ana Zelaiak 1998an Mexikon lortu zituen arauak.