Joko hau Perutik dator eta hartxintxarrekin jokatzen zen. Hemen agertzen diren arauak Xabier Artolak jaso zituen 1997an Pisacen, Peru.
Ukukua taulako triangeluaren erdiko puntuan kokatuko da, eta txolak beste aldeko lehenengo bi lerroetan (10) eta erdiko lerroaren bi muturretan (2).
Fitxen mugimendua lerroen gainean egingo da beti.
Ukukua hasiko da bat aurrera egiten.
Ukukuak jan ditzake txolak gainetik jauzi eginez, eta bat baino gehiago txolen artean hutsune bat egonez (dametan bezala).
Txolak beti bat mugituko dira, inoiz ez atzera, eta triangeluan sartuta babes daitezke.
Txolek ukukua blokeatzen badute irabaziko dute.
Ukukua irabazteko txolek blokea ez dezaten saiatu da. Horretarako ez ditu txola guztiak jan behar, kopuru nahikoa baizik.