awale
Awalea ezagutzen diren joko zaharrenetako bat da. Bere jatorria gure aroaren V. mendean koka daiteke eta, gaur egun, Afrikako eskualde guztietan aurkitzen da. Awaleren arauak sinpleak dira eta jokoa ikastea erraza da benetan. Ordea, irabazteko erabiltzen diren estrategiak konplexuak eta burutsuak dira.
1. araua: Jokoaren helburua
Jokoaren helburua ahalik eta hazi gehien lortzea da. Partidaren bukaeran hazi gehien harrapatu duen jokalariak irabazten du.
2. araua: Jokoaren eremua
Jokoaren eremua seina zulo dituzten bi aldetan dago banaturik. Alde bakoitza jokalari batena da. Hasieran, 48 hazi banatuko dira hamabi zuloetan (4 zulo bakoitzean).
3. araua: Jokoaren itzulia
Jokalariek bata bestearen ondotik jokatzen dute. Jokatzen hasiko den lehena zoriz aukeratuko da. Jokalariak bere aldeko zulo batean dauden hazi guztiak hartuko ditu, eta banan-banan banatuko ditu hurrengo zuloetan, erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan.
4. araua: Harrapaketa
Ereindako azkeneko hazia aurkariaren zulo batean erortzen bada, erein baino lehen hazi bat edo bi zituen zuloan hain zuzen, jokalariak ereindakoan geratzen diren 2 edo 3 haziak harrapatuko ditu. Beraz, zuloko haziak bakarrik harrapa ditzake, erein eta gero, zuloak bi edo hiru hazi baditu.
5. araua: Harrapaketa anizkoitza
Jokalariak 2 edo 3 hazi harrapatzen dituenean, aurreko zuloak ere bi edo hiru hazi baditu, horiek ere harrapatzen dira, eta horrela ondoz ondo. Gogoratu aurkariaren aldean bakarrik harrapa daitekeela!
6. araua: Bira osoa
Ereiteko hartzen diren hazien kopurua oso handia bada eta bira osoa ematen bada, abiatu den zulo gainetik jauzi egin behar da eta, beraz, hutsik geratuko da beti.
7. araua: Jaten eman
Debekaturik dago aurkaria “gosez” uztea: jokalari batek ezin du halako moldez jokatu, non aurkariaren aldeko hazi guztiak harrapatzen baititu, horrek jokatzea galaraziz. Aurkaria hazirik gabe bakarrik utz daiteke, jaten ematen dion jokaldia egitea ezinezkoa denean.
8. araua: Jokoaren bukaera
Jokoa bukatuko da:
- Jokalari batek bere aldean hazirik ez duenean, eta ezin du jokatu. Orduan, aurkariak taulako hazi guztiak harrapatzen ditu.
- Ziklo amaigabea sortzen denean harrapaketarik gabe (bira batzuen ondoren, egoera bera agertzen da).
ADIBIDEAK:
Mugimendu bakuna:
Zure joko-eremua behekoa da. 2, 4 eta 5 zuloak aukera ditzakezu. 4 zuloan jokatzea erabaki duzu. Zulo horretako hazi guztiak hartu eta ereiten dituzu. Jokaldi horrek eskuineko taularen egoerara darama.
Harrapaketa bakuna:
4 zuloan jokatzea erabaki duzu. Erein eta gero, zure azken hazia hazi bakarra zeukan aurkariaren zulo batean erori dela ikusten dugu; beraz, bi haziak harrapa ditzakezu (aurkariarena eta zurea).
Harrapaketa anizkoitza:
4 zuloan jokatzea erabaki duzu. Erein eta gero, zure azken hazia aurkariaren 3 zuloan erori dela ikusten dugu. Zulo horrek bi hazi ditu orain, baita aurreko zuloak ere bi hazi ditu, eta aurrekoak 3 hazi ditu. Hortaz, horiek guztiak harrapa ditzakezu. Guztira, 7 hazi harrapatuak.
Iturriak
Eskuko arauak.